Hemen ikusi ditzakezue topaketan zehar umeek egingo dituzten ariketa eta jolasen azalpenak:
Aurreko urteetako partaide kopuruan oinarrituta 40 ume inguruko etorriko direla aurreikusten da.
Hasteko, haur guztiek jolas berdinetan hartuko dute parte, adiskideak ezagutzeko eta haien artean harremanak osatzeko. Ondoren, auzazko moduan, eta haur bakoitzari kolore bateko eskumuturreko bat emanez, 10 pertsonetako taldeetan banatuko ditugu (gutxi gora behera). Talde bakoitzak monitore bat izango du taldea gainbegiratzeko eta ariketa ondo doala ziurtatzeko. Geroago, taldeak aldatzen joango dira...
Ariketak:
- Lehenengo datozen haur guztiek batera egingo dute. Hau da gure artean hobeto ezagutzeko eta taldea batzeko egingo dugun jolasa:
"STOP" JOLASA:
- Ondoren haurrak taldeka banandu, eta jokatzen hasiko gara! Lehen esan dugun moduan, heltzen diren heinean emango dizkiegun koloretako eskumuturren bidez bananduko ditugu umeak. Hurrengoak izango dira haiekin egingo ditugun jokoak:
2. BI PARETA:
3.UZTAIAREN BARRUAN SARTU:
4. ARIN! HANKEN AZPITIK:
Hasierako jokoak, hau da, "stop" jokoak 15 minutu iraungo ditu. Jarraian datozen 4 jokoak ere 15 minutukoak izango dira baina hauek egiteko haurrak taldekan banatuko ditugu. Behin ariketa guztiak amaitu dituztela, eta denbora soberan balego, taldeak mantenduz, binakako partidutxoak egingo dituzte. Horrela topaketari amaiera emango diogu.
Topaketan zehar eta ariketak gauzatzeko behar izango dugun materiala:
- Esku pilotako pilota berri-berriak
- Konoak
- Uztaiak
Totalean 5 monitore izango ditugu topaketan zehar dena gainbegiratzeko. Horietako 4 ariketak ikusten egongo dira, bakoitza batean. Beste monitore batek dena superbisatuko du, topaketa ahalik eta ondoen atera dadin. Urritasunik duen norbait etortzekotan, eta laguntzarik izatekotan azkenengo monitore hori izango da bera laguntzeaz arduratuko dena.
Topaketan ez dugu gasturik izanen, erabilitako material guztia federaziotik hartuko baitugu.
Topaketan ez dugu gasturik izanen, erabilitako material guztia federaziotik hartuko baitugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario