Urtero bezala, Arabako Euskal Pilotako Federazioak, aurten ere, Esku Pilotako Topaketa antolatu du. Topaketa honen helburu nagusia euskal pilota sustatzea da, etxeko txikien artean gehienbat. Topaketa 2018ko maiatzaren 12an izango da, Laudioko Areta frontoian. Goizeko 10:00etatik 12:00ak arte iraungo du.
Jakin ezazue topaketa Arabako, hurrengo ikastetxeetako, 10-12 urte tarteko umeentzat bideratuta dagoela eta ikastetxe zerrenda honen barruan edonork har dezakeela parte. Parte har dezaketen ikastetxeak hurrengoak dira:
- Fabian Legorburu Axpe Ikastetxea (Laudio)
- Lamuza ikastetxea (Laudio)
- Lateorro ikastetxea (Laudio)
- Izarrako ikastetxea (Izarra)
- Jose Miguel Barandiaran ikastetxea (Langraiz Oka)
- Lucas Rey-Matias Landaburu ikastetxea (Amurrio)
- Marcos Sagasti ikastetxea (Agurain)
- Ariznabarra ikastola (Gasteiz)
Emakumeek kirolean dituzten zailtasunak orokorreak ikusita, esku pilota emakumeen artean zabaltzea gustatuko litzaiguke, ondorioz nesken parte hartzea sustatu nahi dugu. Gainera, desgaitasun edo urritasuna duten pertsonek parte hartu dezakete ere inolako arazorik gabe, haientzat eta haien beharrei egokitutako ariketak diseinatu baititugu.
Ez dago esaterik, neskek zein mutilek parte har dezaketela. Edonor izango da ongi etorria.
Denak gonbidatzen zaituztegu, aukera paregabe honetaz eta noski, Euskal Pilotaz disfrutatzera. Ez ezazue aukera galdu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario